Sanlúcar de Barramedan datorren astean Mundubira gogoratuko dute

Sanlúcar de Barrameda. Bertatik atera eta bertara itzuli zen Elkano.
Sanlúcar de Barrameda. Bertatik atera eta bertara itzuli zen Elkano.

1522ko irailak 6an heldu zen Juan Sebastian Elkano getariar marinela Cadizeko herri honetara

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Bosgarren mendeurrena laster beteko da Juan Sebastian Elkano getariarrak munduari lehenengo aldiz bira osoa eman ziola eta gurean bezala beste hainbat tokitan ere Mundubira gogoan izango dute.

Horrela Sanlúcar de Barramedan datorren astean ekintza ezberdinak antolatu dituzte, bereziki asteazkenerako, irailak 6. Andaluziako herri honek lotura handia du Magallanesek hasi eta Elkano bukatu zuen ibilbidearekin zeren bertatik atera ziren 1519ko irailak 20an.

Hiru urte geroago, hasieran itsasoratu ziren ia 300 gizonetatik 18 besterik ez ziren helduko Sanlucarrera 1522ko irailak 6an.

Hau dena gogoratzeko bertako 'Circulo de Artesanos' elkarteak etorrera hura gogoratuko dute irudikatuz eta lore sorta bat jarriko marinelen monumentuaren azpian.

Ekitaldi hau amaitutakoan Magallanes eta Elkano sariak VIII. edizioan banatuko dituzte, kultur eta historia alorretan.

Fotos

Vídeos