Samiel Txiki eguna ospatuko da asteartez Aizarnazabalen

Denak ondo koordinatuta dantzan. /
Denak ondo koordinatuta dantzan.

Asteburuan izango du jarraipena maiatzeko jai honek

DV AIZARNAZABAL.

Asteartez ospatuko dugu Samiel txiki eguna Aizarnazabalen arratsaldeko 18:00etan meza izango delarik eta ondoren, 19:00etatik 22:00etara Laja eta Narbaizarekin erromeri alaia.

Maiatzaren 11n, arratsaldeko 19:00etan Alaitsu Dantza taldearen emanaldia izango da txiki, gazte eta helduen taldeen erakusketarekin. Hurrengo egunean, goizeko 10:00etatik aurrera esku pilotako txapelketa finalak izango dira, ondoren krossa eta amaitzeko, txorizoa dastatzeko aukera egongo da.

Dokumentala gaztetxean

Gaztetxeko kideen maiatzeko egitarauarekin jarraituz, ostegunean gaueko 21:30etik aurrera 'Comprar, tirar, comprar' lelopean, gaur egun produktu elektronikoek duten iraupen laburra gaia lantzen den dokumentala ikusi ahal izango da. Besteak beste, zein enpresaritza ereduk inguratzen gaituen, kontsumitzaileon jarrera... aztertuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos