Salbatoreak haur eta gazteekin hasi dira

Txupinazoa. Eguerdiko hamabitan eman zitzaion jaiari hasiera eta haurrak izan ziren udaletxeko balkoitik Salbatore Jaiak martxan zirela iragarri zutenak. / ARGAZKIAK AMAXKAR
Txupinazoa. Eguerdiko hamabitan eman zitzaion jaiari hasiera eta haurrak izan ziren udaletxeko balkoitik Salbatore Jaiak martxan zirela iragarri zutenak. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Giro zoragarrian abiatu ziren atzo jaiak ekimen ugariekin eta gaur jarraipena izango dute

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Abian ditugu Getarian Salbatore Jaiak 2017. Atzo eguerdian haurrak arduratu ziren herritarrei jakitera emateaz, udaletxeko balkoitik. Su-ziriak piztu eta buruhandiak kaleratzearekin nabarmendu zen ondorengo egunetan gurean festa nagusi izango dela. Eskaera berezi bat ere luzatu zuten haurrek, «gauean ohikoa baino beranduago joateko baimena izan dezatela». Eguraldi beroa eta eguzkia lagun, gazteek itzalpean egin zuten lan, II. Paella Txapelketan lehiatuz Harritarten.

Bertsolariak txosna gunea zabaldu zutenerako denbora zeramaten gazte taldeek auren paellak presta-tzen. Batzuk maisutasunez eta besteak hala nola, baina denak ilusioz eta gogo handiarekin, gero bazkaltzeko moduko paella egitea bai zen azken finean helburu nagusia. Arratsaldean haurrak txoko bikaina topatu zuten plaza eta frontoian, eurentzako jolas parke dotorea prest egon bai zen.

Marmitako txapelketa

Gaurko egitarauan nabarmentzeko modukoa izango da koadrilen arteko XXI. Marmitako Txapelketa. Goizeko 10:00etan hasiko dira lehian 38 bikote eta eguerdirako hegaluzea protagonista izango da, nork hobeto prestatzen duen aurtengoan jakin bitartean. Irabazleen izena arratsaldean ematen da jakitera eta bitartean 600 lagunentzat koadrilen arteko herri bazkariarekin beteko dute barrua, txapelketako marmitako gozoak jaten dituzten bitartean. Eguraldiak laguntzen ez badu, bazkaria kiroldegira eramango da eta aurreikuspenak ez dira oso baikorrak. Halere giro onean bazkaldu eta Txapelak Bat Kantulagunek girotuko dute bazkalostea.

Kantujiran ibili ondoren herriko erromeria taldearen saioa entzun ahal izango da plazan, Soinuz Blai getariarrekin. 22:30ean txosnetan kontzertuak hasiko dira, Revolutionary Brothers eta Galtzagorri. Salbatore bezpera izan da, gauerdian jaiei hasiera ofiziala emango zaio ikurriñaren goratzearekin, herriko abesbatza eta musika bandaren laguntzarekin. Ondoren eta ordu txikiak heldu bitartean, berbena plazan Laiotz taldearekin.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos