Salbatore txapelketako final laurdenak gaur jokatuko dira

Zenekorta eta Aristi herritarrak. /  AMAXKAR
Zenekorta eta Aristi herritarrak. / AMAXKAR

Kadete eta jubenilen arteko bi partida jarriko dira jokoan 19:00etatik aurrera frontoian

GETARIA.

XX. Salbatore Txapelketa bere azken txandan sartua dago eta gaur bertan final laurdenetako partidak ikusteko aukera izango da. Kadete eta jubenilen arteko bi partida jarriko dira jokoan arratsaldeko 19:00etan herriko frontoian.Lehen norgehiagoka kadete mailakoa izango da eta bertan alde batetik Etxaniz eta Garmendia izango ditugu eta bestetik Izeta eta Etxeberria. Ondoren bigarren partida jokatuko da, jubenil mailakoa. Aurrez aurre, Murua eta Gartzia alde batetik eta Sein eta Azpiroz bestetik, lehia gogorrean izango dira final erdietara pasatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos