SALBATORE TXAPELKETA BIKAINA AURTENGOA

SALBATORE TXAPELKETA BIKAINA AURTENGOA

XX. edizioa betetzen zuen aurten Salbatore Pilota Txapelketak eta zenbaki borobila izanez, lehiaketa ere bikaina izan da. Denera 89 bikotek eman zuten izena eta 25 herritatik etorri dira bikoteak. Maiatzaren hasieran ekin zitzaion txapelketari eta astero partida ederrak izan dira herriko frontoian. Baina zerbait berezia izan du aurtengo edizioak eta hori herritarren lan ona izan da. Gazte mailako bikotea, Aristi eta Zenekorta, txapelketan aurrera egiten joan ondoren, Salbatore Eguneko finalean sartu ziren eta partida borrokatu baten amaieran garaipena lortzen zuten. Ikusmin izugarria eta amaiera ezin hobea. Zorionak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos