Salbatore jaietako haurren danborradaren entseguak hilaren 11n hasiko dira

DV GETARIA.

Gure Txeru elkarteak datorren abuztuan ospatuko diren Salbatore jaien barne haurren danborrada antolatu nahi du. Horretarako deia luzatzen die herriko neska eta mutilei bertan parte har dezaten.

Entseguak dagorrne hastean hasiko dira, zehazki uztailaren 11ndira, asteartea, eta izena eman daiteke uztailak 10a bitartean Harritarten.

Astearte eta ostegunetan izango dira entseguak, Herri Eskolan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean. Lehenengo mailatik 6. maila bitarteko haurrak har dezakete parte. Entseguetarako gerrikoa ez ahazteko eskatzen dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos