Salbatore Jaiak 2017 gaurtik datorren asteartera

Haur parkea. Zabalik egongo da lauetatik zortzietara. / AMAXKAR

Haur eta Gazteen Egunak zabalduko ditu gaur jaiak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Ondorengo bost egunetan festa giro nabarmena izango da Getarian. Salbatore Jaiei hasiera gaur emango zaio eta datorren astearte gauerdian amaituko dira. Bitartean denetarik topatuko dute getariarrak zein bisitariak eta hasteko haur eta gazteentzat bereziki prestatutako egitaraua.Eguerdian, Haurren Txupinazoarekin zabalduko da festa baino aurrez Paella Lehiaketa ere martxan izango da Harritarten, jakina, prestaketa lanak ondo egin behar dira gero herri bazkarian dena primeran egon dadin. Haur parkea zabalik egongo da arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara frontoian eta plazan.Iluntzean Balenciaga Museoak gau irekia iragartzen du, momentuko erakusketa gauez bisitatzeko aukera emanaz, sarrera doakoa eta gainera musikaz lagunduta, Descarga Libre (laukotea) eta DJ Makalarekin. Zezensuzkoa gaueko 22:00etan eta gero aukera bikoitza, txosnetan kontzertuak eta herriko plazan Gauargi taldearekin erromeria.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos