Salatxo abesbatzaren kontzertua bihar elizan

Salatxo abesbatzakoek meza ostean abestuko dute. /  ETXEBERRIA
Salatxo abesbatzakoek meza ostean abestuko dute. / ETXEBERRIA

Era berean, Egunsenti abesbatzak bazkari batekin ospatuko du gaur Santa Zezilia eguna

DV ORIO.

Urtero bezala, Salatxo abesbatzak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du bihar, igandea, meza nagusiaren ondoren, elizan bertan. Meza amaitu bezain pronto izango da kantaldia. Era berean, sanikolasetako txupinazoan ere hartuko dute parte eta San Nikolas egunean, meza nagusia ondoren kalean arituko dira kantuan. Adierazi ere, Salatxo koruak otar eder bat zozketatuko duela San Nikolas jaietan. Dagoeneko salgai dituzte txartelak.

Bestalde, Egunsenti abesbatzak Santa Zezilia eguna ospatuko du gaur. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira Zaharren Babeslekuan; hamaiketakoarekin zabalduko dute eguneko egitaraua. Eguerdi partean txikiteoan eta kantuan ibiliko dira, eta eguerdiko 14:30ean, Sarasua bodegoira hurbilduko dira bazkari eder bat egiteko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos