II. Saizar sariaren finala Aizarnazabalgo Altunarentzat izan zen

Altuna (urdin argiz jantzia) eta Etxabetarrak beren manta, 1400 euro, akuilu eta txapelekin /  DV
Altuna (urdin argiz jantzia) eta Etxabetarrak beren manta, 1400 euro, akuilu eta txapelekin / DV

DV AIZARNAZABAL.

Gipuzkoan Errezil, Azkoitia, Aian eta Aizarnazabalen aurten jokatu direnen idi demen kintopekoen ligila jokatu berri da, Saizar saria deiturikoa; 1.800 kilotako harria erabili zuten. Altunaren idiak gailendu ziren oso gutxigatik Orioko Olidenen idien aurretik, 52 plaza, 2 zinta eta 5 zentimetrotako lana eginez; Olidenenak berriz, 52 plaza, zinta 1 eta 93 zentimetro egin zituzten. Plazako jeandearen txalo eta ohiuak ikaragarriak izan ziren beti ere Altuna eta Etxabe itzainak animatzen. Etxetxo geratu zen hirugarren postuan; Altuna eta bere laguntzaileentzat izan ziren 1.400 euro, mantak, oroigarri eta txapelak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos