Saizar idi demako txapelketa izango da gaur arratsaldez

Orioko Olidenen idiak Aizarnazabalen izango dira bihar. /
Orioko Olidenen idiak Aizarnazabalen izango dira bihar.

DV AIZARNAZABAL.

Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Saizar idi dema txapelketaren finala jokatuko da Herriko plazan; Orioko Oliden, Arroako Etxetxo eta Aizarnazabalgo Altunaren idiak izango dira Gipuzkoako kintopeko ligako finala jokatuko dutenak sari hauekin: lehenak, 1.400 euro, txapela eta trofeoa, bigarrenak 1.200 euro eta trofeoa eta hirugarrenak, 1.000 euro eta trofeoa.

Olentzero eta Mari Domingi

Musika eskolak Gaztetetxekoen partaidetzarekin herriko auzo eta baserriak gabon kantaz alaituko dituzte. Irteera bihar goizeko 9:00etan izango da baino amaiera ordua ez dago zehazterik. Dena dela, Musika eskolakoek hamaiketako bikain bat prestatuko dute amaierarako.

Bestalde, Guraso Elkartearen eskutik, 13:00etan Olentzero eta Mari Domingiren bixita izango da herrian. Herri sarrerako parke txikiko egurrezko etxolara gerturatuko dira eta bertan haurrek abestu eta eskutitzak emango dizkie.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos