Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Etxola. Konponketak egin ondoren berriz jarriko dute. AMAXKAR
Sahatsaga kalean dagoen etxola konpontzera eraman dute

Sahatsaga kalean dagoen etxola konpontzera eraman dute

Hondakinak biltzeko etxola hamar bat egunetan ezin da erabili

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 11 de abril 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hondakinak biltzeko Sahatsaga kalean dagoen etxola konpontzera eraman behar dela jakitera eman dute. Udal Elkarteak eta Getariako Udalak duela sei urte jarri zuten birziklatzeko etxola (2012ko uztailean), etxeko hainbat hondakin arriskutsu gaika biltzeko aukera eskaintzeko. Sei urte hauetan herritarren erantzuna oso ona izan da. Birziklatzeko etxola etxeko hondakin arriskutsuak bereiztuta jasotzeko da eta zerbitzu iraunkorra eskaintzen du, herritarrek hondakinak nahi dutenean uzteko. Hamar bat egunez ezingo da zerbitzu hori erabili. Egokitzapenak eta konponketak egin bezain laster a-tzera lehengo lekuan jarriko dute.

Etxean sortutako hondakin hauek utz daitezke etxolan: erabilitako sukaldeko olioa, ibilgailuen olioak, inprimagailuen toner-karkasak, CDak, disketeak, bideo-zintak eta antzekoak, aerosol ontziak (beteta edo erdi beteta), fluoreszenteak, etxetresna elektriko txikiak (irabiagailuak, tostadorak, telefono mugikorrak eta abar), arropa, ehunkiak, osagarriak eta oinetakoak, erradiografiak, garbiketako produktuak eta etxeko bestelako produktu kimikoak, pinturak eta disolbatzaileak eta kontsumo baxuko bonbillak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios