Saharako haurrei ongi etorria egingo zaie bihar Zestoan

Gaur Zumaian izango dira egun pasa. / ARRIZABALAGA
Gaur Zumaian izango dira egun pasa. / ARRIZABALAGA

13:00etan udaletxeko arduradunen aldetik harrera izango dute, eta segidan, 14:00ak aldera, bazkaria izango da

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Wadna Amal eta Zumaiako Darahil taldeek elkarlanean antolatuta, 'Oporraldiak bakean' programaren baitan gure artean uda pasatzen ari diren Saharako haurrentzat -eta bereziki Orduñako aterpetxean egoten diren haur sahararrentzat- aste buru borobila prestatu dute.

Gaur, larunbata, Zumaian izango dira egun pasa, eta bertako hainbat familiekin pasako dute eguna eta gaua; biharamunean, hau da, igandean, Zestoarantz etorriko dira haur hauek eta Donostiako aterpetxekoak ere bai, bertan ongi etorria egin eta egunaz gozatzeko asmoz. Horrela, 13:00etan udaletxeko arduradunen aldetik harrera izango dute, eta segidan, 14:00ak aldera, bazkaria izango da. Herriko haur eta helduek ere parte har dezakete bazkari honetan, baina txartelak erosteko (hiru euro) azken eguna gaurkoa izango da. Hauek Koiote tabernan daude eskuragarri. Bazkal ostean, 16:00etatik 20:00ak arte, puzgarriak izango dira bertaratzen diren haur guztientzat. Wadna taldekoek eskerrak eman nahi die Urkaiko enpresari, dohain eman dien haragi pilagatik.

Amabirjin jaietako txupinazoa

Azken asteetako epean herritarrek egin dituzten proposamenak jaso ondoren, Iraileko Amabirjin jaietako txupinazoa botako duen pertsona edo taldea bozkatu daiteke Abuztuaren 11 arte. http://www.zestoa.eus/eu/2017ko-txupinazoa helbidean. Herritarren proposamenak honako hauek izan dira: Jon Alberdi, Aitor Salegi, Itxaropena Dantza Taldea, Trikiti talde berria, Iñaki Azkune Mendia, Ikurrinaren aldekoak, Interpretazio Eskola, Erralla Bertso Eskola, Auzolanean ibilitako herritarrak, Julian Serrano.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos