Sahara bidean da Wadna elkarteak bildutako janaria

Basamortura bidali dituzten kaxa batzuk eramaten. / K. A.
Basamortura bidali dituzten kaxa batzuk eramaten. / K. A.

5.400 kilo produktu bideratu ditu talde honek inguruko herrietako eskola eta elkarteen laguntzarekin

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Pasa den larunbatean abiatu zen Tindufeko kanpamenduetarantz Zestoako herrian eta bertako zein inguruko zenbait ikastetxeetan jaso den janari andana, Piztu Itxaropena izeneko 14. Euskal Karabanan proiektuan barne.

Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketari ekin zion urtero bezala, eta aurten iaz baino 900 kilo gehiago jasotzea lortu dute, guztira 5.400 kilo elikagai bildu dituztelarik.

Wadnako kideek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei: Aizarnako, Arroabeko, Zestoako eta Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeei, Azkoitko Eroskiri (bertan janari bilketa egin zuten urtarrilaren 21ean), Zumaiako Darahli elkarteari eta Zestoako herritarrei.

Janari bilketaz gain, Wadna elkartekoak beste hainbat proiektu garatzen aritu dira aspaldiko urteetan, hauen artean kanpamenduetan ur depositu osasungarriagoak izan ditzaten bidaltzen ari diren ur deposituak,esaterako.

Itsaso Martiren hitzaldia

Arreta goiztiarrari buruzko hitzaldia eskainiko du Itsaso Marti neuropediatrak, gaur, asteartea, arratsaldeko 17:30ean Herri Ikastetxeko jangelan.

Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuen arteko arreta goiztiarreko esku-hartze integrala eta 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren behaketa eta garapen arazoen tratamendua aztertuko dira hitzaldian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos