Rhiain Bebb musikariak Galeseko musika joko du gaur

Rhiain Bebb. Musika tresna desberdinak erabiltzen ditu.

Arratsaldeko 20:00etan, elizako zimitorioan

DV ORIO.

Rhiain Bebb musikari galesak bere herriko kantak joko ditu gaur, osteguna, elizako zimitorioan, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Rhiain Bebb musikari ezaguna da Galesen, lan handia egin duelako bertako musika, dantza eta tradizioak sustatzen. Cardiffeko Cwmni Dawns Werin Caerdydd dantza-taldearen zuzendari eta musika-arduraduna da.

Tekladun eskusoinua eta Galeseko harpa hirukoitza jotzen ditu eta zenbait disko eginak ditu, beti musika tradizionalaren alorrean.

Gaur arratsaldeko saioan azalpenak emango ditu Galeseko musikari buruz eta erabiltzen dituen musika-tresnei buruz eta, horrez gain, Galeseko errepertorio tradizionaleko piezak joko ditu harparekin eta eskusoinuarekin.

Fotos

Vídeos