SUP Race Txapelketa gaur ibaian

SUP Race. Taula baten gainean arrauna egitean datza.

Euskal Herriko Txapelketa moilan abiatuko da, 80 kirolariren partaidetzarekinTxapelketa honen aitzakiarekin, egitarau zabala prestatu da, kirola eta kultura uztartuz, tartean Patxi Olideni omenaldia

DV ORIO.

SUP Race txapelketa antolatu dute gaurko Euskal Herriko Surf Federazioak eta Udalak, egun osoan ekitaldi desberdinak izango direlarik, kultura eta kirola uztartuz, tartean Patxin Olideni omenaldia, gaur egun Euskal Herrian surfa denaren haziak berak landatu baitzituen 60. hamarkada amaieran.

Egitaraua goizeko 10:45ean zabalduko da, 11:45ak bitartean Stand-up Paddle egokitua egingo delarik Arraunetxeren ondoan, Berdin-Berdinak kirol elkarteko kideek hartuko dutelarik parte begirale profesionalekin. 12:00tan, SUP Race txapelketaren aurkezpena egingo da herriko plazan, Laxarte bertsolariarekin. Orduerdi ondoren, Kalefit-en entrenamendu-saioa hasiko da, enpresaren 3. urteurrena ospa-tzeko.

Era berean, Sup Skate modalitate berria Axi Muniainekin eta oinetako-bilketa Siriako errefuxiatuen alde, 'Ez itzi begiak' gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, dena herriko plazan.

Arratsaldeko 15:30ean emango zaio hasiera Euskal Herriko SUP txapelketa eta herri-lasterketari kamiseta horiarekin. Arraunetxean eta moilan, plaza parean. Herri-lasterketan parte hartu nahi dutenek gaur bertan eman dezakete izena, Arraunetxera azalduta 15:00ak inguruan. Hasiera batean, bakoitzak bere taula eraman beharko du, baina taula batzuk ere egongo dira jendearen eskura, erabili ahal izateko.

Ondoren, 18:00etan, SUP aizkolaria, munduko lehen erakustaldia txapelketa batean, Moilan, plaza parean.

Arratsaldeko 19:00etan sari banaketa izango da dantzari eta txistulariekin eta Patxi Olidenek omenaldia jasoko du. Omenaldia Euskal Herriko Surf Federazioak eta Gipuzkoako Surf Federazioak antolatu dute eta, bien izenean, Mikel Agote oriotarrak emango dio oroigarria Patxi Olideni, Euskal Herriko surfaren munduan 60ko hamarkadan hasita egindako lanagatik.

Jarraian,19:30ean, film laburren proiekzioa Salatxo aretoan, Iñigo Gaitonek aurkeztuta: 'Erreplika' eta 'Orio, itsasoa eta industrializazioa' izango dira eskainiko diren kortoak.

Gauean, musika nagusi

Eta egitarau itxitzeko, Super Orio Festa jaialdia. 20:30ean, Skate solasaldia + Kilombera eta barbakoa. Aldi berean, Entre Canyes taldea herriko plazan. Gaueko 22:00etan, Zestoako Polybius taldearen lehen kon-tzertua herriko plazan.

Ondoren, 23:00etan, Safy eta Ereije Fighters reggae kontzertua herriko plazan. Gauerdian, DJ saioa Errusta tabernan, DJ Largo; 02:00etan, DJ saioa Kalakari tabernan: DJ Eddie Mae, eta 03:30ean DJ saioa Hatoz tabernan: DJ Vila.

Más

Fotos

Vídeos