Puzgarriak, gaur, goiz eta arratsaldez, frontoian

Haur eta gaztetxoek puzgarriekin gozatzeko aukera izango dute./
Haur eta gaztetxoek puzgarriekin gozatzeko aukera izango dute.

DV ORIO.

Gaur, asteazkena, irailak 6, haurrentzako puzgarriak izango dira frontoian, egun osoan. Ekitaldi hau udako programaren barruan antolatu du Udalak.

Hasiera batean Ikastola aurreko plazan jartzekoak ziren, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, frontoian jartzea erabaki da. Puzgarriak, goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara zabalduko dira.

Horrez gain, 19:00etarako pentsaturik zegoen apar festa ez da antolatuko eguraldi txarragatik. Eguraldiak gehixeago laguntzen duenean antolatuko da.

Fotos

Vídeos