San Prudentzio auzoan Amagoia Gurrutxagaren liburua aurkeztuko dute

Uxue Alberdi. Alondegia bete zuen idazle getariarrak bere azken liburua herrian aurkeztean. /  AMAXKAR
Uxue Alberdi. Alondegia bete zuen idazle getariarrak bere azken liburua herrian aurkeztean. / AMAXKAR

Bihar, larunbata, 18:00etan auzoko ermitan izango da eta Patxi Saizen kontzertu labur bat ere iragarri dute

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

San Prudentzioko Lagunak elkarteak antolatuta, bihar, larunbata, arratsaldeko 18:00etan auzoko ermitan ekitaldi berezi bat antolatu da.

Bertan, Amagoia Gurrutxagaren 'Zarauzko Gutunak, 36ko gerra' liburua aurkeztuko da. Bertan Zarauzko zein Getariako testigantzak aurkeztuko dira. Saioaren amaieran Patxi Saizek kontzertu labur bat eskainiko du. San Prudentzioko Lagunak elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekitaldira. Gainera, saioaren amaieran, luntxa ere izango da ermita kanpoaldean.

Uxue Alberdiren liburua

Literatur kontuak albiste izaten ari dira azken aldian Getarian. Biharko liburu aurkezpenaren aurretik, asteazken arratsaldean Alondegian Uxue Alberdiren txanda izan zen.

Izatez elgoibartarra da Uxue baino urteak daramatza Getarian eta bere azken eleberriaren aurkezpenean Susa Argitaletxeko Gorka Arresek esan zuen bezala «urteak dira Uxue getariarra dela».

Horregatik agian «kazetarien aurrean baino urduriago nago herritarren, lagunen eta familiartekoen aurkezpen honetan» esan zuen solasaldiaren hasieran. Gero bere liburua izan zuen mintzagai. Jenisjoplin du izenburua eta Susakoak aurreratu dutenez laburpen gisa, «baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.

Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia». Salgai dago dagoeneko.

Fotos

Vídeos