Preferenteko taldeak 7. postuan amaitu du denboraldia

Preferente mailako Oriokori dagokienez, zazpigarren postuan amaitu du denboraldia. Ligako azken partiduan, larunbatean 1-3 galdu zuen Donostiako Eas0-ren aurka. Oriotarrek 37 punturekin amaitu dute, 8 garaipen, 13 berdinketa eta 9 porrot, 61 gol sartu dituztelarik eta 55 jaso. Agian zertxobait gehiato espero zitekeen, baina urtea txarra ere ez da izan.

Jubenilek, azkenik 4-1 nagusitu ziren Beti Ona taldearen aurka. Hori bai, azken unerarte 0-1 galtzen joan ziren, baina azken 20 minutuetan Aitor Indo, Oier Astigarraga, Alex Enparanza eta Asier Aizpuruaren golei esker, garaipena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos