Preferente mailan hurrengo urtean ere

K.A. ZESTOA.

Estu eta larri, baina hurrengo urtean berriro ere gorengo mailan aritzeko txartela eskuratu zuen Zestoako Futbol talde nagusiak, bi jardunaldi ezberdinetan lehiatu beharra izan zuten partida erabakiortra 2 eta 0 irabazi ostean. Bi jardunaldi ezberdinetan lehiatu beharra izan zutela diogu, izan ere pasa den larunbatean Ordiziako taldearen aurka jokatzen ari zen norgehiagoka - Zestoa 1 eta 0 ari zen irabazten- etetea erabaki baitzuen epaileak, amaitzeko 23 minutu falta zirenean, Ordiziako jokalari bat kanporatu ostean honek egin ote zizkion mehatxuen ondorioz. Gauzak horrela, 23 minutu hauek asteazken gauean jokatu behar izan zuten eta denbora honetan beste gola sartu zuen etxeko taldeak. Ondorioz, puntu haueiu esker, mailari eustea lortu du Zestoako talde nagusiak. Bihar, Beasainen aurka jokatuko du denboraldiko azken partida, inongo presiorik gabe.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos