Preferente mailako Oriokok azken minutuetan galdu zuen Trintxerpen

Jubenilek. Berdinketarekin konformatu behar izan zuten Beasainen aurka (1-1). /  ETXEBERRIA
Jubenilek. Berdinketarekin konformatu behar izan zuten Beasainen aurka (1-1). / ETXEBERRIA

Aipatzekoak izan dira bi talde kadeteen eta lehen talde infantilen garaipen sonatuak

DV ORIO.

Kolore guztietako emaitzak Oriokoren futbol taldeentzat pasa den asteburu honetan. Preferenteko taldeak 2-1 galdu zuen Trintxerpen. Diego Montillaren berdinketa golak gutxirako balio izan zuen, pasaitarrek 86 minutuan bigarren gola sartu baitzuten. Oriotarrak seigarren ditugu sailkapenean, 28 punturekin. Datorren asteburuan Ostadar-en bisita jasoko dute.

Jubenilek, bestalde, Beasainen bisita jasotzen zuten larunbat arratsaldean. Lehen zatian Aitor Susperregiren gol batekin aurrera arren, beasaindarrek berdinketaren gola 83 minutuan lortu zuten.

Kadete handiek ez zuten arazorik eduki Lengokoak menpean hartzeko (1-7). Golak, Anartz Amilibia, Iker Colado, Antton Iturain, Gorka Amas (3), eta Anouar El Ghailanik sartu zituzten.

Kadete txikiek ere erraz irabazi zuten Zarauzko Menoskaren aurka (0-10).

Infantilen garaipena ere sonatua izan zen, 6-0 Behobiari, igoera fasearen barne, eta azkenik, neskek golik gabeko berdinketa lortu zuten Zestoan. Datorren asteburuan neurketa garrantzitsua dute Zumaiakorekin, bi lehenak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos