Preferente mailako Oriokok Deusto Donostia liderraren bisita jasoko du

DV ORIO.

Preferente mailako Oriokok liderraren bisita jasoko du gaur arratsaldeko 16:30ean Mendibeltz zelaian, Deusto Donostia. Donostiarrek 24 puntu dituzte, partidu bat bakarrik galdu dutelarik. Egoitz Mendizabalen mutilek, bestalde, joan den asteko garaipenaren ondoren 18 punturekin dira, laugarren postuan. Gaurko partida aurrera atera-tzeko gai izaten badira, urrats garrantzitsua emango lukete.

Gaur Orion jokatuko den partida bakarra izango da, izan ere jubenilek Herreran dute norgehiagoka gaur arratsaldean. Kadete handiek bihar jokatuko dute, etxean, 16:30ean Zarautz izango dutelarik bisitari, derbi interesgarrian. Kadele txikiek ere derbia dute, baina hauek Zarautzen, gaur arratsaldeko 15:15ean. Infantil txikiek bihar goizean jokatuko dute, 11:30ean Orion, Hernaniren bisitarekin. Neskek atsedena dute, eta alebinek Usurbil-en aurka jokatuko dute bihar goizeko 10:00etan Orion.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos