Preferente mailako Oriokok Lasarten jokatzen du arratsaldean

DV ORIO.

Lasarte-Orian du partida gaur arratsaldean Preferente mailako Oriokok, Ostadarren zelaian. Jubenilek, berriz, Zarautzen jokatzen dute gaur arratsaldean. Kadeteen lehen taldeak Trintxerperen bisita jasoko du gaur 16:30ean eta kadete txikiek berriz Pasaiara bidaiatzen dute, Trintxerpera. Infantil txikiei dagokienez, gaur 15:00etan Mendibeltz zelaian Vasconiaren bisita jasoko dute, eta, azkenik, neskek Intxaurdiren zelaian jokatzen dute gaur eguerdian, Donostiako Cesar Beniton. Gaurko arratsaldea bukatzeko, Keta Getariak du partida, 18:30ean Orion, Amara Berri taldearen aurka.

Fotos

Vídeos