Borrar
Mintzalagun. Aurtengo programa aurkeztu zeneko argazkian antolatzaileak kartelarekin. AMAXKAR
'Praktikatu eta bizi euskaraz!' lelopean parte har daiteke hastear dagoen Mintzalagun Programan

'Praktikatu eta bizi euskaraz!' lelopean parte har daiteke hastear dagoen Mintzalagun Programan

Bidelari, euskaldun berri, edo Bidelagun, euskaldun zahar, bezala izena eman daiteke

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 6 de octubre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten.

Honela, Bidelariak, euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko, jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du. Bidelagunak, euskaldun zaharrak berriz, euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu egingo du.

Ikasturte honetako leloa da 'Praktikatu eta bizi', euskaraz egin eta euskaraz bizi. Dagoeneko ekin diote ikasturte berriari eta abian da 2017-18 ikasturteko Mintzalagun Programa. Astean behin hitzordua bidelari eta bidelagunek, euskaraz aritzeko, ordubetekoa izango da hi-tzordua, euskaraz ikasten ari direnekin. 3 edo 4 pertsonako taldeak osatzen dira.

Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu eman izena edo euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena baita ere.

Urola Kostan 9 urte

2009an ekin zitzaion Mintzalagun Programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.

Programaren bilakaera ona izan da eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ziren eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.

Argibideak jasotzeko edo izena emateko 625 485 215, urolakosta@aek.org edo facebook: mintzalagunak gara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios