Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Leok'k taldea osatu zela 50 urte beteko dira.
Portale kultur elkarteak 'Zestoako irakurle taldea' ekimena aurkeztuko du

Portale kultur elkarteak 'Zestoako irakurle taldea' ekimena aurkeztuko du

'Bederatzi arrazoi Zestoako irakurle-taldera etortzeko: irakurtzearen alde', izango du izenburua solasaldiak

K.ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Domingo, 12 de noviembre 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren ostegunean, hilak 16, 19:00etan, Amaia Apalauza Ollok, Zestoan irakurle talde bat osatzeko gonbita egingo die herritarrei. Era honetako rakurle taldeak edo klubak oso zabalduak daude Euskal Herria osoan zein kanpoan eta oso esperientzia interesgarriak dira: hilean behin biltzen dira parte-hartzaileak eta aurrez irakurritako liburu jakin bati buruzko solasaldia egiten dute denen artean; solasaldia, horretan aditua den idazle edo literatur zaleren batek dinamizatzen du.

«Esperientzia aberasgarria izaten da eta jendea oso pozik ibiltzen da; izan ere, norberak atsegin handiz irakurri duen liburu horrek eragindako plazera besteekin partekatzeko aukera izaten baita», diote ekimen honen bultzatzaileek.

Zestoako irakurleen klubaren dinamizatzailea Amaia Apalauza izango da. Amaia Iruñean jaioa da. Euskal filologian doktorea; Nafarroako mendebaldeko hizkerei buruzko tesia egin zuen, itzultzaile-zuzentzaile autonomo gisa aritzen da lanean, abar... Beraz irakurtzea, jendea ezagutu eta iritziak partekatzea gustukoa baduzue gonbidatuak zaudete ostegun honetan Portale elkartean (Lehen Alkorta taberna zena) izango den solasaldi honetan parte hartzera.

Leok'k musika taldea

2018an, Zestoako rock mugimenduak 50 urte beteko dituela eta, izan ziren eta egun diren herriko rock taldeen arteko bilera egingo dela jakinarazten da, datorren asteartean azaroaren 14an, Zestoako Kultur Etxean 19:00etan.

Beraz, herriko rock talde guztiei (zirenak eta direnak) dei eginaz gonbidatzen zaie bileran parte hartzera. Bertan, denak batera zerbait antolatzeko proposamenak aztertu nahi dituzte, iritziak partekatu eta ea zer irteten den...

Kintadak

Udazkenean zehar hamaika kintada egiten badira ere, azken urteetan hauetako askok 'santazezilia' ospakizunean, aurten hilak 18an, egiteko ohitura hartua dute.

Kontuak kontu, hauetako batzuk izen emateko deialdiak luzatu dizkigute: 1968an jaiotakoak Agustinen egingo dute afaria; izen ematea Nerea Irure edo Marian.1964an jaiotakoak aldiz jubilatuen tabernan egingo dute afaria; izen ematea Kanarionean bertan. 1972koak ere Kanarionean egingo dute afaria eta izena bertan eman behar da osteguna baino lehen.

Azkenik, 1977an jaiotakoak bazkaria egingo dute, Kanarionean, eta hauek asteazkena izango dute izena emateko azken eguna, tabernan bertan 25 euro ordainduz.

Odol ateratzeak bihar

Bihar, odol ateratzeak egingo dira Zestoako anbulatorioan, arratsaldeko 18:00ak eta 20:30ak bitartean. txanda hartzeko tiketak 17:00etan hasiko dira banatzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios