Porrotx eta Uxue Alberdi, gaur Kartaren eskutik hezkuntza greba dela-eta

Porrotx pailazoa. /  AMAXKAR
Porrotx pailazoa. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Hezkuntza Publikoko irakasleak grebara doaz gaur eta bihar. Honen aurrean Getariako Eskubide Sozialen Kartak, bi egunetarako, hiru ekimen desberdin antolatu ditu. Alde batetik gaur Porrotx pailazoa eta Uxue Alberdi izango ditugu ikuskizun bat eta 'Nor agintzen' duen liburua azaltzen. Alhondigan izango da arratsaldeko 18:00etan hasita. Segidan eta toki berean (19:00etan) Getariako bi irakaslek beraien bizipenak kontatuko dituzte. Bertaratuko diren irakasleak Belen Zabala eta Argizka Zulaika izango dira. Bihar, 18:30ean kontzentrazio bat antolatu dute Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideek.

«Bi egun hauetarako ekimenak herritar guztiei zabalduta daude. Are gehiago, haur, gazte, heldu, izan irakasle edo ez bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu kalitatezko hezkuntzak gure gizartean eragin zuzena baitu. Gure egiten ditugu, eta halaxe egitera gonbidatzen ditugu getariarrak ere, hezkuntzako langileen aldarrikapenak», adierazi dute Kartakoek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos