Ustegabeko porrota jaso zuen Preferente mailako Oriokok Hernaniren zelaian, non 5-1 galdu zuen. Unai Azkuek 41 minutuan berdinketaren gola sartu arren, handik minutu batera bigarrena jaso zuten, eta bigarren zatian beste hiru jaso zituzten oriotarrek. Hernani sailkapenaren atzekaldean dabil eta beste intentsitate bat erakutsi zuen partiduan. Sailkapenean orain seigarren ditugu oriotarrak 30 punturekin, sei partidu bakarrik geratzen direnean denboraldia amaitzeko. Datorren asteburuan Santo Tomas Lizeoaren bisita jasoko dute Mendibeltzen.
Porrota baita ere jubenil mailako taldearentzat, 3-1, lider doan Euskaldunaren zelaian. Gola Eneko Genovarena izan zen, penalti baten bidez. Okerrena Aitor Indo jokalariak jaso zuen kolpea. Beste jokalari batekin txoke egin eta sudurra hautsi zuen. Astelehenean operatu zitzaion sudurra, bere lekura bueltatzeko. Sailkapenean oriotarrak erdikaldean daude, igoera lortzeko aukerarik gabe.
8-0 Arrasateri
Kadete handiei dagokienez, 8-0 nagusitu ziren Arrasateren aurka. Golak Anartz Amilibia (2), Harri Bruño (2), Antton Iturain (2), Alex Mugika eta Gorka Amas. Era honetara, lehen postuan daude, 25 punturekin, Kostkas-ekin berdindurik. Beti Onak-ek 23 puntu ditu eta Zumaiakok 22. Hain zuzen, datorren asteburuan Zumaian jokatuko dute, partidu interesgarria.
Infantil txikiek 0-4 irabazi zuten Behobiaren zelaian. Golak Markel Otaegi, Mikel Azpiroz, Xanti Garnendia eta Jagoba Urangak sartu zituzten.
Azkenik, neska kadeteek 1-2 irabazi zuten Urnietan, Magali Agote eta Maddi Echeverriak sartutako golei esker.
Lo + leído
Top 50
- 1
Las esquemáticas recetas de un ingeniero donostiarra que arrasan en la red
- 2
Un testigo admite presiones para declarar del principal acusado de Alsasua
- 3
Simeone se pone en forma en el Paseo Nuevo
- 4
El dueño del bar y la camarera dicen ahora que no vieron las agresiones de Alsasua
- 5
Un hombre de 48 años mata a sus padres octogenarios y después se suicida en Olite