Plazaren inguruko bigarren bilera, gaur

Mikel Goñik ikusmin handia piztu zuen. /  DV
Mikel Goñik ikusmin handia piztu zuen. / DV

18:00etan hasiko da Lauburuko proiekzio gelan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

'Gure Herriko Plaza' gaiaren inguruan bigarren partaidetza bilera egingo da gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Lauburuko proekzio gelan. Lehen bileran proposamen batzuk entzun ziren eta udaletxeko arkitektuak ere ideia batzuk azaldu zituen.

Bigarren bilera honekin gauzak zehazten hasiko dira herriaren erdialdeko itxura aldaketari buruz dagokionean.

Pilota partiduak

Joan den asteburuan jokatutako pilota partiduak ikusteko jende asko hurbildu zen Atari-Soro pilotalekura. Egia esan, frontoia bete egin zen eta arrazoia bigarren partiduan pilotari gisa agertzen zen izenak piztu zuen ikusminean zegoen.

Mikel Goñi eta Jokin Iriondo aritu ziren Urtzi Gurrutxaga eta Julen Aizpururen aurka eta Goñi-Iriondo bikotea izan zen garaile 22-11 emaitzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos