Plaza nolakoa izango den eztabaidatzeko bilera gaur

DV AIZARNAZABAL.

Udalaren eskutik herritar guztiok gaude gonbidatuak gaur ostegunez, Lauburuko proiekzio gelan 18:00etan egingo den herri partaidetza bilerara. Bertan eztabaidatu/hausnartuko den gaia «nolako Herriko Plaza» izango da: plazako frontoia estali edo ez estali; probalekua mantendu, aldatu, estali, kendu; elizako sarrera eta Udaletxeko sarrerak nola egin; trafikoa/aparkalekuak, mantendu edo aldatu; zuhaitzak, pinuak, platanoak; komun publikoa...

Hondakinak

Aizarnazabalen, bolumen handiko hondakinen bilketa bi modutara egiten da: 656789574 telefonora deitu eta etxera etor-tzen dira hondakinen bila, doan delarik zerbitzua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos