Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi bikoitza larunbatean

Pailazo ezagunak bere azken lanaren lagunekin. /  DV
Pailazo ezagunak bere azken lanaren lagunekin. / DV

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Oiardo kiroldegian izango dira larunbat honetan. Urteroko ohiturari jarraituz, abendua iristearekin batera beraien ikuskizun berria aurkeztera etorri ohi dira Usurbila eta aurten ere ez dute hutsik egingo. 'Borobilean' beraien proiektu berria eskainiko dute bertan Argiaren Usurbilgo Lagunak taldeak antolatutako ekimenean. Bi saio eskainiko dituzte gainera, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean eta sarrerak salgai daude aurrez Bordatxo eta Marije arropa dendan.

30 urte pasa dira Pirritx eta Porrotx-ek, orduan Takolorekin batera gaur egunean jarraitzen duten ibilbide hau hasi zutenetik eta urteurren borobil honetan ere beste ikuskizun batekin datoz, hain zuzen ere 'Borobilean' izenburua duen ikuskizunarekin. Aspaldi jabetu ziren haur eta gaztetxoentzat eredu ere badirela, eta mundua konpon-tzeko egokiena etxetik hastea dela sinetsita, «bizikidentzan, adostasunean eta errespetuan oinarritutako» disko-liburua, ipuinak eta ikuskizun berria kaleratu zituzten azaroan.

30 urte egin ditugu pailazogintzan eta uzta berriarekin gatoz zioten Tolosako Bonberoenean egin zuten aurkezpen ekitaldian. «Lasarte-Orian hasi ginenean euskara eta alaitasuna genituen oinarri, nahiko ganberroak ginen, baina konturatu ginen eredua ere baginela haurrentzat, eta orduan beste gai batzuk lantzen hasi ginen, pailazoak ere hezitzaileak bagarelako», azaldu zuen Joxe Mari Agirretxe, Porrotxek.

Aurten, munduan gertatzen diren injustiziei begira jarri dira pailazoak, errefuxiatuen gaia, mendekotasunak edo fobiak, esaterako, eta etxetik hasi dira lanean. «Etxean sortzen ditugu pertsona askeak edo menpekoak, eta guk koloretako mundua nahi dugu, askea eta denok pozik biziko garena», aldarrikatu zuten pailazoek.

Nork agintzen du etxean? eta eskolan? eta kalean? eta kuadrillan? Galdera horiek egin dizkiote beren buruari oraingoan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Argitaratu berri dituzten ipuinek Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren hitzak dituzte eta Julen Tokeroren irudiak. «Bizikidetzan sortzen zaizkigun arazoen edo gaztazken inguruko ipuinak dira, botere-harremanez hitz egiten dutenak. Saiatu naiz detaile txikietan harrteman horiek erakusten, umoreaz baliatuz eta haurrek uler-tzeko moduan», azaldu zuen Uxue Alberdik.

Plaza-ipuina, aldiz, beste lauak biltzen dituen ipuina da, haur helduagoentzat pentsatua dago eta demokrazia edo diktadura bezalako kontzeptuak haurrek ulertzeko moduan lantzen ditu. Ipuin guztiak borobilean amaitzen dira, adostasuna bilatuz.

Musika atalari dagokionez, Bonbereneako estudioan grabatu dituzte disko-libururako hamahiru abestiak, Karlos Osigana eta Joseba Ponceren gidaritzapean. «Agintearen gaiari tiraka, sormen-tailerra osatu genuen abestiak sortzeko, eta borobilean partekatu genituen gure kezkak, egonezinak eta nahiak», azaldu zuen diskoari buruz Aiora Zulaika, Pirritxek.

Kafe-tertulia Potxoenean

Azaroaren 25ean izan zen Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta horren harira udalak hainbat ekimen antolatu ditu, tartean, gaurkoa. Kafe-tertulia izango da gaur 18:00etan Potxoenean, 'Ni ere izan nintzen nerabe' goiburupean. Harremanok taldeak tratu onak lantzeko solasaldia eskainiko du. Bereziki guraso eta irakasleei zuzenduta dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos