Pintura Eguna bihar ospatuko da Guraso Elkarteak antolatuta

Haurrak margotzen. /  AMAXKAR
Haurrak margotzen. / AMAXKAR

Getariako paisaia margotu beharko dute haurrak zazpi maila ezberdinetan banatuta

GETARIA.

Bihar, igandea, urriak 22, Pintura Eguna ospatuko da Getarian, Urtero bezala Guraso Elkarteak antolatuta. Goizeko 11:00etan tailerrei hasiera emango zaie eguerdiko 12:30ak arte. 11:30etik 12:30era marrazki lehiaketa egingo bertaratzen diren neska eta mutilen artean.

Landu beharko duten gaia Getariako paisaia izango da. 13:00etan sari banaketari ekingo zaio. Epaimahaikideak, lehiaketako lanak aztertu eta sarituak erabakitzeko, Joxe Saiz eta Maria Larrazabal izango dira aurtengo Pintura Egunean. Zazpi kategoriatan banatuko da lehiaketa: HH eta LH1eko ikasleak osatuko dute lehenengo maila eta ondoren mailaz maila lehiatuko dute beste getariar margolariak, LH2, LH3, LH4, LH5, eta LH6. Kategoria bakoitzeko sari bana izango da.

Jan den urtean eguraldiak lagunduta herriko frontoian burutu ahal izan zen Pintura Eguna baina eguraldiak aurkakoa esaten badu babesera eramango da, Berdura plazara.

Fotos

Vídeos