Pilotako IX. Joxe Larrarte memorialaren finalaurrekoak bihar

Muxikoak izango ditugu aurten ere.

Bi partida jokatuko dira gaueko 10etatik aurrera. Senior mailan hauek dira bikoteak: Pello Etxeberria-Olaizola, Peru Labaka-Aizpuruaren aurka

DV AIZARNAZABAL.

Euskal Jai eguna ospatuko da herrian etzi egun guztian zehar datorren asteko Samiel jaien aurrerapen gisa, eta bihar gaueko 22:00etatik aurrera, Atari-Soro pilotalekuan, IX. Joxe Larrarte Memorialeko pilota partidak ikusi ahal izango ditugu, 22 urte azpiko mailan Exposito-Aranguren eta Salaberria-Irurita eta senior mailan, Pello Etxeberria-Olaizola eta Peru Labaka-Aizpuru arituko direlarik.

Larunbatean, Euskal Jai egunez, kalejira izango da goizeko 10:00etan herriko trikitilariekin eta 11:30etan X. urtez, edizio berezia izanik, arraza libreko artzain txakur lehiaketa ikusi ahal izango dugu.

Arratsaldeko lehen orduetan, hau da 13:00etaik 14:00etara bitartean, Taberna Ibiltariarekin kalejira eta 14:00etan Paella herrikoia. Bazkal ondoren, muxikoak 17:30ak arte eta ondoren, Joxe Larrarte memorialeko finalaurrekoak, sub 22an Alberdi-Ruiz eta Egiguren-Vicuña eta senior mailan Zubizarreta-Garmendia, Etxaniz-Murgiondoren aurka arituko direlarik.

Arratsaldeko 19:00etaik 20:30era poteoa Taberna Ibiltariarekin eta gaueko 23:00etan hasita, berbena izango da dantza egin nahi duten guztientzat.

Fotos

Vídeos