Pilota eta herri kirolak, jaietako azken egun honetan

Idoia Etxeberria Aian izango da.
Idoia Etxeberria Aian izango da.

DV AIA.

Kirola nagusituko da Aiako jaien azken egun honetan. Batetik, eguerdian, pilota izango da eta arratsaldean harri-jasotze erakustaldia. Honela, eguerdiko 12:00etan hasita, bi partida jokatuko dira frontoian. Batetik, emakumezkoak binaka: Larrarte-Mendizabal, Arrizabalaga-Etxanizen aurka. Jarraian, gizonezkoak binaka: Titin III-Apraiz Saralegi-Galarzaren aurka.

Arratsaldean berriz, 17:30etik aurrera, harri-jasotze erakustaldi-lehiaketa, Joxe Ramon Iruretagoiena, Hodei Iruretagoiena, Joseba Ostolaza, Jexux Mari Iruretagoiena, Haimar Irigoien, Josetxo Urrutia, Aimar Galarraga, Iñigo Eizagirre eta Idoia Etxeberriak hartuko dutelarik parte.

Bestelakoak ere izango dira jaien azken egun honetan: 11:00etan, meza nagusia eta eguerdian adinekoei eskainitako bazkaria; arratsaldean burbuilazko bolak eskola aurreko atarian; eta gau partean, Kupela taldearen saioa eta suziriak Pirotecnia Lecearen eskutik. Era honetara emango dira amaitutzat aurtengo San Donato eta San Lorentzo jaiak.

Fotos

Vídeos