Pepita Enbil Ziklo Musikala abian jarri du Elkano Musika Eskolak kurtso amaieran

Ziklo Musikala. Aurkezpenean Felipe Murillo, Karmele Martiarena, Ines Osinaga eta Nika Lertxundi. /
Ziklo Musikala. Aurkezpenean Felipe Murillo, Karmele Martiarena, Ines Osinaga eta Nika Lertxundi.

Herriko beste kolektibo batzuetara musika zabaltzeko ardura dutela pentsatuz antolatu dute | Egitarauaren barne emanaldi ugari eta toki ezberdinetan egingo dira, gaur bertan, Udal Musika Bandaren entsegu irekia egingo da adibidez

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Elkano Musika Eskolak urteak daramatza getariarren musika ikasteko grina ase-tzeko helburuarekin lanean. Aurten, eguneroko lanari erronka bat gehitu diote. Ziklo musikal bat antolatu dute Pepita Enbil gogoan hartuz. Izan ere musika eskola publikoa dela kontuan hartuta, «garran-tzitsua iruditzen zaigu ikasleen egunerokotasunetik haratago eragin eta herrian, herritik zein herriarentzat musika sortzeko konpromisoari heltzea», adierazi zuten Ziklo Musikala aurkeztean.

Bertan izan ziren Felipe Murillo eta Ines Osinaga, Musika Eskolako irakasleak eta ekimen hau bultzatu dutenak. Euren esanetan, «orain arte gure lanaren onuradun ohikoenak haurrak izan badira ere, beste kolektibo batzuetara musika zabaltzeko ardura ere izan beharko genukeela uste dugu. Getaria 'musikal' bat bermatuko duen eragileetako bat gara eta horren aldeko apustua egin nahi dugu erronka berri honekin. Gainera, erreferente musikalak zabaltzeko asmoz, herriko emakume musikaria den Pepita Enbilen jaiotza efemeridea hartuko dugu hizpide ziklo musikalari izena eman eta bertan emango diren zenbait ekintza burutzeko».

Helburuak

Ziklo hau antolatzerakoan jarritako helburuen artean hau azpimarratu zuten, «Musika eskolatik herrian erein nahiko genuke musikaren bitartez eta aldi berean herriari eman nahi genioke eskaintzeko duguna, kontuan hartuta ikasketa

'formaletik' haratago, kultur eragileak ere bagarela eta haurrez gain, familietan zein beste adin tarteetan ere eragin dezakegula». Baina euren nahiak ez dira horra mugatzen, «herriko eragileen arteko elkarrekintza sustatu. Harremanak eraikitzea dugu helburu eta Getariako eragile zein kulturzaleen artean saretzea ahalbidetu nahi dugu pixkanakako pausoak emanez». Gainera, «Musika Eskolaren arlo pedagogikoa geletatik ateratzea. Gure helburu pedagogikoak akademikotik haratago daudela erakutsi nahi dugu eta musikak adierazpide bezala izan ditzakeen inguru desberdinak erakutsi nahi ditugu».

«Errealitatea zabaltzeko helburua ere badugu. Getariako errealitate musikalari argazki bat atera eta hau zabaltzeko asmoa agertu nahi dugu ekintza desberdinekin. Musika sortzeko aukera desberdinak eskaini, mota desberdinetako ekintzak sostengatu eta egunerokotasunean ikusten ez ditugun musika adierazpide eta instrumentuak erakustea dugu helburu» adierazi ondoren azken helburua finkatu zuten, «herriko eragile moduan, herriko espazioak eskaintzea izango dugu helburu eta ikasleei espazio hauek eskainiz, herri hezitzailea ikuskeraren bidez Getariako arlo musikalean eragiten dutela sinestarazteko helburua izango dute zenbait ekintzek».

Gaur bandaren lokalean

Musika Eskolan haurrekin egiten da gehienbat lan baina gazteak, familiak eta helduak orokorrean ere ziklo honetara erakarri nahi dira. Horrela hasiera emateko Txerurekin batera emanaldi berezia egin zen maiatzak 25ean Sahatsaga kiroldegian. Atzo Mursego musikariak familian eskolako aretora joateko emanaldi erakargarria eskaini zuen.

Baina aurrera begira jarrita, gaur bertan zubiak eraikitzeko asmoz eta haizezko instrumentuen presen-tzia indartzeko gogoz, saio bat antolatu dute Getariako Udal Musika Bandaren entsegu irekiarekin. «Bertan, entsegu bat ikusi eta zuzenean bandako instrumentuez gozatzeko aukera eskainiko diegu haurrei. Banda baten egitura, instrumentuen ezaugarriak eta hauen izaera transmititzeko ekintza bat izango da. Harrobia ereitea da helburu eta Musika Eskolako errealitatean beste mota bateko instrumentuak ere lekua badutela erakustea. Gainera taldean jotzearen onurak erakustea izango dugu helburu» esanaz amaitu zuten. 10:30ean bandaren lokalean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos