Pepita Enbil ziklo musikalak Mursego musikaria dakar bihar

Mursego. Biharko emanaldian saio berezi bat egingo du familientzat./
Mursego. Biharko emanaldian saio berezi bat egingo du familientzat.

Elkano Musika Eskolak antolatutako emanaldia eskolako aretoan eskainiko da 18:30ean

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Pepita Enbil ziklo Musikalaren barne Elkano Musika Eskolak hainbat jaialdi antolatu ditu ikasturte amaiera honetarako. Batzuk dagoeneko burutu dituzte baina oraindik beste asko eskainiko dira herriko toki ezberdinetan. Bihar, ostirala, Iturzaeta Herri Eskolako aretoan arratsaldeko 18:30ean Mursego musikariaren emanaldia iragar-tzen dute.

Familientzako kontzertu berezia izango da. Mursego musikariak, haurren begiradatik guztiontzako erakargarria den saioa egingo du. Biolontxeloa eta ahotsa oinarri hartuta eta beste mota bateko instrumentu erakargarrien bitartez, musika egiteko bide asko daudela erakutsiko du. Musika bizitzeko moduek bat egin dezaketela aurkeztuko digu eta familian musikaz gozatzeko aukera izango dugu.

Honekin lotuta, Getariako liburutegiak Musikaren Txokoa ipiniko du bere erabiltzaileen eskura. Biolontxeloa landuko du eta kontzertuaren aitzakian instrumentu honen lanketa bideratuko du herriko haurren artean. Sarrera doan izango da eta herriko familia guztiak gonbidatuak daude.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos