Penaltietan agur Donosti Cup txapelketara

Getariako Keta. Donosti Cup txapelketan parte hartu duten jokalariak lan txukuna egin dute. / AMAXKAR

Selection Pays D Auge taldearekin galdu zuten final zortzirenetan txapelketa bikaina egin ondoren

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariarren harrobiak ematen jarraituko du ondorengo urteetan ere bere fruituak. Aurtengoan Getariako Ketak talde bat aurkeztu du Donosti Cup futbol txapelketa ezagunean eta lehiaketa bikaina burutu dute gure gazteak.

Lehen fasean hauek izan ziren bere arerioak: Estatu Batuetako Capelli Sport FC taldea, Frantziako Maisons-Alfort FC eta Antigua Luberri BHI B donostiarra. Atzerriko bi taldeei 1-0 irabazi ondoren euskaldunekin galdu zuten baina sailkapenean bigarren tokia bete zutenez, aurrera egin zuten.

Lehen kanporaketan Deutsche Schule beste euskal taldea gainditu zuten 2-0ko emaitzarekin eta final zortzirenetan penaltiak erabakiko zuten zein talde sailkatuko zen.

Frantziatik zetorren Selection Pays D Auge taldearekin bina amaitu zuten eta penaltietan 8-7koa jarri zuten frantziarrak, gure mutilak kanpoan utziz. Txapelketa bikaina burututa amaitu dute.

Temas

Getaria

Fotos

Vídeos