Pello Segurola eta Argirentzat izan zen X. Artzain txakur txapelketa

Lagun ugari elkartu ziren paelladan. / DV
Lagun ugari elkartu ziren paelladan. / DV

Bigarren postua Pello Pagadizabal eta Sutan txakurrarentzat izan zen puntuetan berdinduta

DV AIZARNAZABAL.

Jende asko hurbildu zen Euskal Jaien barruan ospatu zen Aizarnazabalgo X. artzain txakur txapelketa bertatik ikustera; eguraldi bikaina benetan eta edizio berezia, X.a baitzen.

Pello Segurola eta bere txakurra Argi nagusitu ziren 298 punturekin; bigarren postua Pello Pagadizabal eta Sutan txakurrarentzat izan zen puntuetan berdinduta baina Segurolaren denbora 6:47'' izan zen eta Pagadizabalena aldiz, 7:59''.

Paella jan jendetsua

Eguerdian, berriz, eguraldi beroarekin, sagardoa erraz edaten zen paella bultzatzeko; jende asko hurbildu zen Eskola aurrekaldean egin zen bazkari herrikoira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos