Pello Añorgaren ikastaroa bihartik aurrera udal liburutegian

Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzentzen da ikastaroa. /
Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzentzen da ikastaroa.

Familian irakurtzeko zaletasuna sustatzeari buruz izango da ikastaroa

DV ORIO.

Bihar hasiko da Pello Añorgak, familian irakurtzeko zaletasuna sustatzeari buruz emango duen ikastaroa. Urrian zehar izango da ikastaroa udal liburutegiak antolatuta. Bihar, eta hilaren 18, 23 eta 25ean, arratsaldeko 17:45etik 19:45era, udal liburutegian, guztira lau saio bi ordukoak.

'Liburuak eta ipuinak partekatzen familian' izenburua darama eta haur hezkuntzako haurren -0-6 urte- gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu da.

Ikastaroaren ezaugarriak

Elkar entzuteko espazioa nola sortu: ohitura finkoak, erritualak, zentratzeko estrategiak... azalduko ditu; aldi berean, liburuak nola aukeratu adieraziko du; ipuinak nola kontatu; nola jokatu adinaren arabera, nola irakurri ahots gora, kontu zaharrak... Guzti honetaz bere esperientzia baliogarria azalduko du.

Pello Añorga aski ezaguna da. Idazle, ipuin-kontalari eta Mondragon unibertsitateko irakaslea, ez da lehenengo aldia Oriora etor-tzen dena. Ikastaroa doakoa izango da.

Fotos

Vídeos