Borrar

Pello Añorgaren ikastaroa familian irakurtzeko zaletasuna sustatzeari buruz

Urrian lau saioetan zehar eta izen emetea, doakoa, urriaren 9rako egin behar da

DV

ORIO.

Martes, 3 de octubre 2017, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udal liburutegiak antolatuta, Pello Añorgak ikastaro laburra emango du urrian zehar, lau egunetan, familian irakurtzeko zaletasuna sustatzeari buruz. Haur hezkuntzako haurren (0-6 urte) gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat antolatu da.

Pello Añorga aski ezaguna da: idazlea, ipuin kontalaria eta Mondragon unibertsitateko irakaslea dugu. Ikastaroa Orioko udal liburutegian izango da, urriaren 16, 18, 23 eta 25ean, arratsaldeko 17:45etatik 19:45etara. Guztira lau saio, bi ordukoak.

Ondorengo gaiak jorratuko dira ikastaroan: elkar entzuteko espazioa nola sortu: ohitura finkoak, erritualak, zentratzeko estrategiak...; liburuak nola aukeratu; ipuinak nola kontatu; nola jokatu adinaren arabera, nola irakurri ahots gora, kontu zaharrak...

Ikastaroa haur hezkuntzako haurren (0-6 urte) gurasoentzat edota haur hezkuntzako hezitzaileentzat zuzentzen da, gehienez, 20 lagun eta guztiz doakoa izango dela jakinarazten dute udal liburutegitik. Parte hartu nahi dutenek, izenak urriaren 9a aurretik eman beharko dituzte.

Urkome sariak martxan

Bestalde, 'Urkome sariak' ekimena V. ediziora iritsi da. Bi urtetik behin egiten den ekimen honek beraz aurten 10 urte betetzen ditu. Urkome Sariak, Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berri-tzaileak saritzeko sortu ziren.

Helburuak ondorengoak dira: Urola kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea; landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo berrikuntzetara; landa eremuan dauden enpresekiko sentsibilizazioa areagotzea; landa eremuak gizarte osoarengan eragiten duenez honekiko eta bertako biztanlegoarekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzen lortzea; enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei...

Aurten sariak sei ataletan banatuko dira: Nekazaritza jardueraren sustapena; Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena; Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea; Landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea; Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena, eta Sari irekia, bozka bidez egingo dena. Hilak 31 bitartean aurkeztu ahal izango dira proiektuak Urkomeren egoitzan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios