«Parte-hartzea sustatzeko era traketsa Getariako EH Bildurena»

Terrazak. Ordenantza berriak besteak beste espazio publiko hauek aztertu eta arautuko ditu. / AMAXKAR
Terrazak. Ordenantza berriak besteak beste espazio publiko hauek aztertu eta arautuko ditu. / AMAXKAR

EAJren udal taldeko bozeramaileak, Aitor Urrestik, egin ditu deklarazio hauek. Espazio publikoaren erabilera pribatuko elementuak arautzeko ordenantzaren lanketa herritarren esku utzi dutela diote, «ezer landu gabe»

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Herritarrek dituzten arazoei erantzuteko EH Bilduren «gaitasun falta» agerian geratu da beste behin EAJren Getariako udal taldearen iritziz. Aitor Urresti bozeramaleak adierazi duenez, azken hilabeteotan Espazio publikoaren erabilera pribatuko elementuak arautzeko udal ordenantzaren lanketa herritarren esku utzi dute, «beren lana herritarrei pasa diete. Ezer

landu gabe, bilerak deitu dituzte, merkatari, ostalari eta herritarrek ordenantzaren inguruko lanketa egin zezaten. Ez zaigu iruditzen honelako bilera batera orri zuri batekin joan zaitezkeenik. Ordenan-tza bat parte-hartze prozesu batera aurkeztu aurretik, oinarrizko lan bat egin behar da, eta ez, gai hain teknikoez jakitun ez diren herritarrei oinarri hori lantzeko eskatu».

«Herritar zein eragile ugari bertaratu dira gugana guk geuk ere ezer ez genekien gai honen berri galdetu eta egoeraz solastera. Inongo bileretan ez zaigu gai honi buruz ezer esan -gehitu du- eta udal barruan landu aurretik, ez gurekin, ezta beraiek ere, kalera atera dute gaia».

Urrestik azpimarratu duenez, kalera atera dute gaia «ezertarako, ezer ez baduzu lantzen, zerren gainean egingo dute lan herritarrek? Nola, gaiaren inguruko azalpenak mugatuak badira? Nola, gaiaren inguruko ezagutza teknikoa behar bada? Nola jakin dezake herritar batek ordenantza bat garatzen?».

Eztabaida lehenik Udalean eman behar dela diote, «hasteko, herritarrak ordezkatzen ditugun alderdiei proiektuaren inguruko xehetasunak eskaini, eta ondoren, prozedura egoki landu». EAJren bozeramaleak gehitu du herritarren ekarpenak jaso eta proiektuak elkarlanean garatzea «oso interesgarria eta beharrezkoa» dela, baina horretarako tresnak eskaini behar direla, «egun egin ez den eran. Herritarrek beren denbora eskain-tzen diete honelako lanketei eta berau aprobetxatu beharrean, programaziorik gabe eta bote prontoan herritarren ahotsa entzutea otu zaie. Horrek, herritarrak, honelako prozesuetan ez parte-hartzera bultzatzen ditu».

Nabarmendu du ere prozesuak kostu bat duela getariar guztien-tzat «enpresa bat kontratatu baita horretarako. Harritu gaitu, enpresa batek, parte-hartze prozesu ugari gauzatu dituena, proiektu hau hain trakets hasi izana».

Bukatzeko, lan egiteko eskua luzatu eta oposizioko kideekin hitz egitera gonbidatu dute EH Bildu EAJren udal taldeko kideek.

Fotos

Vídeos