Parte hartzeko prozesua abiatuko du Udalak herriko ekipamenduei buruz

Karelako igerilekuan orain gutxi egin dira berritze lanak. /  ETXEBERRIA
Karelako igerilekuan orain gutxi egin dira berritze lanak. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Udalak herriko ekipamenduei buruzko gogoeta egin nahi du herritarrekin batera eta, horretarako, parte hartzeko prozesua abiatuko du. Prozesu horren barruan hiru bilera egingo ditu Udalak azaroan eta abenduan herriko elkarteetako ordezkariekin eta herritarrekin.

Bilera horien helburua da herriak dituen ekipamenduei buruzko diagnostiko konpartitu bat osatzea eta, ondoren, herritarrek dituzten beharren eta interesen arabera, hutsuneak identifikatu eta lehentasunak markatzea etorkizunean egin beharreko lanei begira.

Azaroan bi bilera egitea aurreikusten du Udalak: bata kirol, kultura eta gazteria alorreko elkarteekin; eta bestea turismo, merkataritza, hezkuntza eta osasun arlokoekin. Gero, abenduan, bilera ireki bat egingo da, parte hartu nahi duten herritar guztiei zabaldua. Azken bilera hori abenduaren 13an izango da, kultur etxean.

Orioko herria ondo osatuta dago ekipamenduz, tamaina beretsuko inguruko herriekin konparatuta; baina aurrekontu mugatua du horiek mantentzeko eta berriak sor-tzeko. Horregatik, nahitaezkoa da gogoeta egitea eta lehentasunak ondo markatzea. Horretarako egin nahi du Udalak parte hartzeko prozesu hau: jakiteko herritarren iri-tziz zein diren Oriori falta zaizkion ekipamenduak, aztertzeko ea bideragarriak diren eta zein epetan eta, posible den neurrian, lehentasunak markatu eta denon artean adostu ahal izateko.

Fotos

Vídeos