Parte hartzaile ugari igandean Errezilgo kros mistoan

Oihana Azkorbeitia eta Eneko Zarrabeitia semeekin sartu ziren./
Oihana Azkorbeitia eta Eneko Zarrabeitia semeekin sartu ziren.

YARZA ERREZIL.

Hirugarren urtez kros mistoa antolatu zen Errezilen bikote ugariren parte hartzearekin. Guztira emakume eta gizonek osatutako hogeita hamaika bikote atera ziren herrian zehar egindako zirkuitua osatzeko, Gipuzkoatik, Bizkaitik zein Valentziatik etorritakoak.

Amaieran, Abadiñoko Oihana Azkorbeitiak eta Eneko Zarrabeitiak irabazi zuten lasterketa, bigarren izan ziren Irene Loizate eta Paul Bereziartua durangotarrak eta hirugarren Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrak.

Gainera, helduen lasterketaren aurretik haurrentzako eta gaztetxoentzako krosa izan zen. Txikienen mailan, Haur Hezkuntzako haurretan, Errezilgo Izarne Agirretxek eta Azpeitiako Xanet Irurek irabazi zuten, LHko 1. eta 2. mailakoen artean Villabonako Enea Garmendiak eta Azpeitiako Aner Cuevasek, 3. eta 4. Mailakoen artean Aiara Carrera eta Enaitz Korta errezildarrek, eta 5. eta 6. mailakoen artean Orioko Ibai Agirrezabalek eta Azkoitiko Ihara Ibarbiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos