Partaidetza zabala kros txikian

Kros txikia. Haur talde bat korrika, txikienak gurasoen besoetan eta jendetza Zaragueta eskolan. / ETXEBERRIA
Kros txikia. Haur talde bat korrika, txikienak gurasoen besoetan eta jendetza Zaragueta eskolan. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Festa polita burutu zen igande eguerdian Zaragueta eskolak antolatzen duen kros txikiaren bederatzigarren edizioan. Eguerdiko 12.00tan hasi ziren lasterketak, eta une zehatz horretan euria hasi zenez, irteera-helmuga puntuak ikastetxearen barnekaldean jarri zituzten. Bertan bildu ziren haur, guraso eta familiartekoak lehenengo lasterketetan, nahiz gero euriak atertu eta bustitzeko arriskurik gabe eginziren lasterketak.

Euria eta hotza egin arren, partaidetza zabala izan zen. Herriko haurrez gain, inguruko herrietakoak ere gerturatu ziren. Eskertu zuten Zaragueta ikastetxetik, guztien presentzia. Kantina bat ere jarri zuten zerbait hartzeko. Adin hauetan gutxiena azken sailkapena izaten da, parte hartzea baita garrantzitsuena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos