Pala txapelketako finala, gaur

Gaur, final handia.
Gaur, final handia. / K.A.

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Jokatu dira frontoi zaharrean lau koadro barruko pala txapelketaren finalaurrekoak, eta baditugu gaur bertan txapelaren lehian arituko diren bi finalisten izenak. Jokin eta Akuxi. Bi kanporaketak oso lehiatuak izan ziren. Lehenengo partidan Jokin eta Xabala aritu ziren, eta lehia azken txanpan aurkitzen zen unean (20 eta 19) Aitor Zabalak lesio larri bat sufritu zuen belaunean eta erretiratu beharra izan zuen. Bigarren kanporaketa ere oso lehiatua izan zen, eta bertan Kixkurra txapeldun handiak amore eman behar izan zuen Akuxi handi baten aurka 25 eta 23. Gaurko finalean Akuxi eta Aranbarri izango ditugu lehian. Aurrez Kixkurra eta Aitzolek jokatuko dute (19:15). Bide batez, txapelketan parte hartu duten pilotariek animoak bidali nahi diote Xabalari, ea azkar errekuperatzen den.

Txupinazoa

Zestoako Amabirjinetan txupinazoa botako duen pertsona edo taldea aukeratzeko proposamenak emateko aukera izango dute herritarrek. Norbanakoak edo taldeak proposatu ahal izango dira, baina hauek lotura zuzena izan beharko dute Zestoako herriarekin. Proposamenak anonimoak izango dira eta udaletxe sarrerako postontzian edo udal bulegoetan utzi ahal izango dira, uztailaren 19a arte.

Fotos

Vídeos