Paella janerako txartelen salmenten azken egunetan gaude

DV AIZARNAZABAL.

Larunbat honetan Euskal Jai eguna ospatuko da Aizarnazabalen Samielen aurrekari gisa; eguerdirako paelladarako txartelen salmentak aurrera doaz eta azken eguna 20an izango da, Uztarri, Troxka eta Zahar etxean daude salgai, helduek 10 eta umeek (12 urte bitarterainokoak, hauek barne), 5 euro ordaindu beharko dutelarik.

Gai berarekin lotuta, paella jana antolatzeko eta aurrera ateratzeko bolondresak behar dira, bai lekua egokitu, bazkariaren prestaketa, zerbitzatze lanetarako eta jasoketarako. Era guztietarako laguntza ongi etorria izango dela adierazten da antolatzaileen aldetik.

Irailaren 29, Samiel egunez herri afarirako txartelak ere salgai daude toki eta epe berean, kostua 20 eurokoa delarik.

Euskal Jai eguna

Iaz bezala, aurtengo jaietan muxikoak ikasi edo errepasatu nahi duenarentzat Alaitsu dantza taldeak doako ikastaroak antolatu ditu, astearte eta ostegunetan gaueko 21:00etan.

Kirol eskaintza

Mantenimendu soinketa, pilates, spining, crosfit, kirol anitza (spining, body combat, pilates, tonifikazioa...) eskaintzen dira aurtengo ikasturterako urritik hasita; hainbat egun eta ordu ezberdin daude aukeratzeko eta astean behin edo birritan izan, 20 edo 35 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko epea datorren 19an amaitzen da eta Alvarorekin harremanetan jarri besterik ez dago 676820928 telefonoan.

Fotos

Vídeos