Ostiralean amaituko da udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea

DV AIZARNAZABAL.

Ostiral honetan amaitzen da herriko udalekuetan izen emateko epea; izena emateko, liburutegian nahiz eskolako sarreran dauden inprimakiak bete eta Guraso Elkarteko kutxan sartu behar dira. Epea ostiralean amaitzen denez, epez kanpoko inor ez dela onartuko ohartaratzen dute antola-tzaileek, inork ezustekorik izan ez dezan.

Bertso saioa ostiralean

Gaztetxekoek maiatzerako antolatu dituzten ekintzen artean, ostiral honetan bertso saio atsegin batez gozatzeko aukera izango dute bertso zaleek.

Gaueko 22:30etatik aurrera, Zestoako Aitor Salegi, Azkoitiko Eneritz Artetxe, Zarautzko Aitor Urbieta eta Getariako Danel Olano arituko dira bertso kantari bertaratzen dinenen gusturako.

Gaijartze lanak Jokin Iriondori egokitu zaizkio eta sarrera 3 eurotakoa izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos