Ostargi taldearen erakusketa kultur etxean gaurtik igandera

Erakusketa. Lau egunetan izango da zabalik, gaurtik igandera./
Erakusketa. Lau egunetan izango da zabalik, gaurtik igandera.

Eskulan tailerretan egindako lanak ikusteko aukera izango da

DV ORIO

. Ostargi taldeak eskulanen erakusketa jarriko du kultur etxeko areto nagusian gaurtik igandera bitartean. Ostargi taldeko partaideek eskulan-tailerrak egiten dituzte urtean zehar eta, aldian behin, horien erakusketa antolatzen dute kultur etxean. Erakutsiko dituzten lanak ondorengoak dira: bolilloak, gantxilloak, patchwork-ak, jantziak, paperarekin egindako irudiak...

Erakusketa zabalik izango da gaur, bihar, larunbat eta igandean, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos