Oriotarrock jaialdia izango da bihar gauean Antilla hondartzan

Giranice. Taldeak, besteak beste, hartuko du parte bihar gauean hondartzan ospatuko den jaialdian./
Giranice. Taldeak, besteak beste, hartuko du parte bihar gauean hondartzan ospatuko den jaialdian.

DV ORIO.

Udako kultur programaren barruan KTA (Kosta Tailerra) eraikinean entseatzen duten taldeen jaialdia antolatu du Udalak biharko, larunbata. Jaialdia hondartza inguruan egingo da, arratsaldeko 20:00etan hasita eta 'Oriotarrock' izena hartuko du. Lau taldeek hartuko dute parte jaialdian.

Ibai Marin y la vieja guardia taldea; Why Not taldea, Giranice taldea eta DJ Gurru. Estilo desberdinak gauera arte luzatuko den kon-tzertuan. Parte hartuko duten hiru taldeek eta DJak oso musika desberdina lantzen dute, bakoitza bere estilo propioan.

Udalak doan uzten dizkie KTAko instalazioak herriko musika taldeei eta, horren trukean, kontzertu hau antolatzea adostu dute. Ea eguraldiak pittin bat laguntzen duen eta euririk ez duen egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos