Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Hiru partidetan gol bakarra sartu dute oriotarrek. ETXEBERRIA
Oriokok ezin golik sartu Astigarragako Mundarrori

Oriokok ezin golik sartu Astigarragako Mundarrori

Hiru partida jokatu eta guztietan berdinketa lortu du taldeakKadeteen lehen taldeak 0-10 irabazi zuen Sanseren aurka Donostian

DV

ORIO.

Martes, 3 de octubre 2017, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Preferente mailako Oriokori kosta egiten ari zaio gola egitea; egia da, jaso ere ez ditu egiten. Hiru partidu jokatu eta hiru berdinketa, eta horietako bi golik gabe. Horixe izan zen Astigarragako Mundarroren aurkako emaitza larunbat arratsaldean Mendibeltz zelaian. Egoitz Mendizabalek ondorengo hamaikakoa atera zuen: Iñigo Gorroño, Iker Urdangarin, Josu Gonzalez de Txabarri (Ramon Erkizia, 37. minutuan), Joseba Areizaga (Mikel Usandizaga, 56), Josu Solaberrieta (Unai Garate, 79), Egoitz Solaberrieta, Hodei Urdangarin (Xabier Requejo, 67), Aitor Iturralde, Iñaki Arriola, Unai Azkue eta Joxe Mari Errasti (Iñigo Agirre, 76). Ea datorren asteburuan, Lezon, Allerruren aurka, lehen garaipena lortzeko gai diren.

Kadeteen lehen taldeak 0-10 irabazi zuen Donostian, Sanseren aurka. Horietako bost gol Antton Iturain-ek sartu zituen. Kadete txikiek, bestalde 1-3 galdu zuten Zestoarekin. Partidua hasi eta berehala 0-2 jarri ziren eta gero ezin partiduari buelta eman. Oriokoren gola Unai Berasaluzek egin zuen. Infantil txikiek ere galdu egun zuten, hauek Zarautzen, 4-1. Oriokoren gola Xanti Garmendiak sartu zuen. Oriokoko taldeen errepasoa amaitzeko, kadete nesken garaipena aipatu behar, 1-0 Zarautzen aurka. Gol bakarra Izaro Gonzalez-ek sartu zuen 22. minutuan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios