Oriokok bina berdindu zuen Hernaniren aurka

DV ORIO.

Berdinketarekin konformatu behar izan du Preferente mailako Oriokok: 2-2, Mendibeltzen Hernaniren aurka, bi aldiz markagailuan aurreratu arren. Lehen gola Joseba Areizagak sartu zuen 14. minutuan, eta hernaniarrek 42an berdindu zuten. Bigarrena Iosu Solabarrietak egin zuen 61. minutuan, baina bi minutu geroago berdinketa iritsi zen. Dena den, Oriokok goikaldean jarraitzen du. Jubenilek 4-6 irabazi zuten SANSE-ren zelaian. Golak Aitor Susperregi (2), Eneko Genova, Aitor Indo eta Julen Urbietak sartu zituzten. Kadete handiek beste garaipen bat lortu zuten: 0-4 Hernanin, Gorka Amas, Harri Bruño, Anartz Amilibia eta Imanol Arruti-ren golekin. Kadete txikiak 0-1 galdu zuen Ekintzarekin. Infantilen porrota, 2-5 Usurbilen aurka. Golak Ivan Golderos eta Ander Aguirrek sartu zituzten. Eta nesken garaipena, 3-0 Urnietarekin, Nahia Uranga, Maddi Echeverria eta Intza Peñaren golekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos