Orioko-Hernani, gaur Mendibeltz zelaian

Jokalariek onena eman beharko dute.
/ETXEBERRIA
Jokalariek onena eman beharko dute. / ETXEBERRIA

Etxeko taldea laugarren garaipenaren bila sailkapenaren goikaldean jarraitzeko

DV ORIO.

Preferente mailako Oriokok gaur arratsaldeko 15:45ean Hernaniren bisita jasoko du Mendibeltz zelaian, laugarren garaipena lortzeko helburuarekin. Hiru errezkan daramatzate eta laugarrena nahi sailkapenaren goikaldean jarraitzekeko. Kategoria honetan partidu errezik ez dago, eta gaurkoa ere ez da izango, baina azken neurketetan erakusten ari diren konpromisoarekin jarrai-tzen badute, hurbilago egongo dira hiru puntuak lortzeko aukerak.

Jubenilei dagokionez, Cesar Benito zelaian jokatzen dute gaur arratsaldeko 19:30ean, S.A.N.S.E. izango dutelarik arerio. Lehen talde kadeteak Hernanin jokatzen du. Kadete txikiak, bestalde, Ekin-tza taldearen aurka neurtuko ditu indarrak bihar goizeko 11:30ean Mendibelz zelaian. Azkenik, emakumeek gaur jokatuko dute, 18:45ean, handien ondoren, Orion, Urnietaren aurka.

Aurreko asteburuan guztiek irabazi zuten. Ea oraingoan.

Fotos

Vídeos